Eraso!-ko kideak: ezkerretik hasita, Nestor Urdanpilleta, Sergio Ruiz Gonzalez-Txabarri, Iñigo Beitia eta Ibai Castro. (Josu Torrealdai)
Gazte nintzen [...], azken finean, gaur egun naizena izateko». Ozen dio
Eraso! musika taldeak abesti berrietako batean, jakitun taldeak 20 urte bete dituela, eta bere ibilbidean gorabeherak izan baditu ere, aurrera egiteko borondatea izan duela. Urtemuga ospatzeko, baina batez ere osasuntsu eta ilusioz jarraitzen dutela berresteko,
Kaiolatik ihes seigarren diskoa eman dute argitara, Bonberenea Ekintzak zigiluaren babesean. "Naturaltasuna ikusten diot disko honi. Hasierako Eraso! zen horretara bueltatu gara", aitortu du Sergio Ruiz Gonzalez-Txabarri abeslariak eta gitarristak.
Diskoko abestirik ezberdinena ere bada
Kaiolatik ihes. Hasiera batean diskoan jasotzeko asmorik ere ez zuten, "baina grabatzeko orduan gustua hartu genion". Azkenean, diskoari izenburua ematen dion abestia bihurtu da. "Ohiko horretatik ateratzeko gogo hori islatzen du", nabarmendu du Nestor Urdanpilleta gitarristak: "Gure errutinatik ateratzeko behar hori, azken finean. Gure kasuan, musika taldea bera izan da ihesbide hori eman diguna". Musikalki eta talde moduan "aske" sentitzen direlako ere badela dio Ruiz Gonzalez-Txabarrik: "Sentipen hori grabatzerakoan eta zuzenekoetan nabaritu dugu, duela lau urte ez genuena".
Ez gara inoiz hilko lana kaleratu zuten 2012an, hainbat urte isilik egon ondoren. Baina hura ez zen "itzulera garbia" izan taldekideen iritziz. "Disko hura defendatzeko aukerarik ez genuen izan. Grabatu eta berehala Ander Izeta baxu-jotzaileak taldea utziko zuela esan zigun. Beraz, taldea eraldatu beharra izan genuen", gogora ekarri du Urdanpilletak. Sasoi horretan hasi zen Ibai Castro haiekin baxua jotzen, eta bere etorrerak "taldea arnasberritu» zuen. «Bere ikuspegi positiboak kutsatu egin gaitu erabat!".
Erreportajea osorik,
Zarauzko Hitzaren webgunean.