Iñigo Elortza: "Zulo beltzak dira unibertsoan dauden objektu arrotzenak"

Zarauzko Hitza 2016ko apirilaren 12a

Arkamurkak Astronomia Astea antolatu du gaurtik larunbatera bitarterako. Zulo beltzen inguruko hitzaldia emango du Elortzak gaur, Ander Gonzalez de Txabarrirekin batera.

18. urtea da Astronomia Astea antolatzen duzuena eta aurtengorako ere gonbidatu garrantzitsuak lotu dituzue. Bai, saiatu gara behintzat, eta aurten, zorionez, ekarriko ditugu kanpoko hizlari batzuk nahiko onak. Esaterako, hemen izango dugu Miren Karmele Gomez Garmendia Iruñeako Planetarioko arduradun didaktikoa zeru sakonean, unibertsoan oso urrun zein objektu motak eta zein prozesu ikus daitezkeen azaltzeko. Etzi emango du hitzaldi interesgarri hori, eta ostegunean, berriz, eguzki sistemari buruz ariko da Naiara Barrado Izagirre. EHUko Bilboko Ingeniaritza  fakultateko Zientzia Planetarioen taldeko kidea da, eta oso jantzia eguzki sistemaren kanpoko egituraren inguruan, Neptuno baino harago dauden gorputzetan-eta.   Gaurkotasun handiko gaiak jorratuko dituzue, eta baita zuk eta Ander Gonzalez de Txabarrirekin batera emango duzun hitzaldian ere. Bai, bi hitzaldi horien aurretik etxeko hitzaldia izango dugu: zulo beltzak eta uhin grabitazionalei buruzkoa, hain zuzen.  Uste dugu, une honetan unibertsoan dauden objektu arrotzenak direla, eta objektu horietan gertatzen diren prozesuek islatzen dute gure ezjakintasuna. Fisikak bi adar ditu une honetan: erlabitate orokorra, Albert Einsteinena, eta mekanika kuantikoa. Oso ezberdinak dira beraien artean eta justu biek aurreikusten dituzte prozesuak zulo beltzetan. Momentu honetan asko lantzen ari diren gaia da, eta datozen urtetan ere asko hitz egingo da astrofisika munduan gertakari horien inguruan.  Gai oso arrotza da, muturreko fisika. Jarraitu elkarrizketa irakurtzen, Zarauzko Hitzaren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide