[caption id="attachment_294030" align="aligncenter" width="300"]

Herritarrak euriarengandik babestuta ardoa dastatzen. (Aiora Larrañaga/Hitza)[/caption]
Eguerdi partean euri zaparradak egin baditu ere, zarauztarrak Musika Plazan bildu dira hainbat jatorri izenetako ardoak dastatzeko. Zurekin Zarauzko Ostalarien Elkarteak antolatu du gaur Ardo Eguna Zarauzko Turismo bulegoaren babesarekin. Lukas eta Borda ardotegiek eta Mitarte upategiak jarri dituzte postuak, eta hamar bat ardo mota dastatzeko aukera eskaini dute. Antolatzaileek zehaztu dutenez, harrera ona izan du ekimenak, "baina pena izan da 13:00ak inguruan euria hastea, une horretan biltzen baita jende gehien Ardo Egunean".