Hondartzako Futbol Txapelketako finalerdiak dira etzi

A. Ventas Aldabaldetreku 2016ko apirilaren 8a

Azken txanpan sartu da 72. Hondartzako Futbol Txapelketa. Igandean, 12:30etik aurrera, finalerdietako partidak jokatuko dituzte: senior mutilen liga, senior mutilen XXII. Juan Irigaray Kopa, Senior nesken liga, senior nesken XII. Emilio Olazabal Kopa e...

Azken txanpan sartu da 72. Hondartzako Futbol Txapelketa. Igandean, 12:30etik aurrera, finalerdietako partidak jokatuko dituzte: senior mutilen liga, senior mutilen XXII. Juan Irigaray Kopa, Senior nesken liga, senior nesken XII. Emilio Olazabal Kopa eta eskolartekoenak.

Bina partida izango dituzte senior mutilen ligaren, XXII. Juan Irigaray Koparen eta XII. Emilio Olazabal Koparen barruan. Lehenbizikoan, Kosta Hortz Klinika - Asti pinturak eta ARG - Ulacia bidaiak taldeak lehiatuko dira; bigarrengoan, Talai Mendi kanpaina - Kutixi artisau izozkiak eta Kirkilla jatetxea - Euskalduna taberna taldeak eta Queens - Katixa zein Sakana - Zubi-Ondo erretegia izango dira aurrez aurre hirugarrenean.

Senior nesken ligan, berriz, Oreka Kaioa eta Balearri Elkano arraindegia taldeak lehiatuko dira. Azken talde horrek markatuko du joko eremua, 11:15ean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide