Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etzitik igandera jokatuko da Aritzbatalde kiroldegian kadete mutilen eskubaloiko Euskadiko Txapelketa. Etxeko taldeaz gain, Ereintza Aguaplast, Deca Elgoibar eta Urduliz Eskubaloia lehiatuko dira. Denek denen aurka jokatuko dute, eta lehen postuan amai...
Etzitik igandera jokatuko da Aritzbatalde kiroldegian kadete mutilen eskubaloiko Euskadiko Txapelketa. Etxeko taldeaz gain, Ereintza Aguaplast, Deca Elgoibar eta Urduliz Eskubaloia lehiatuko dira. Denek denen aurka jokatuko dute, eta lehen postuan amaitzen duena izango da txapeldun. Egun bakoitzean bina partida jokatuko dituzte: etzi, Zarautz KE-Ereintza (17:30) eta Deca Elgoibar-Urduliz Eskubaloia (19:30) artekoak; larunbatean, Ereintza Aguaplast-Deca Elgoibar (15:45) eta Zarautz KE-Urduliz Eskubaloia (17:30) artekoak eta igandean Urduliz Eskubaloia-Ereintza Aguaplast (10:30) eta Deca Elgoibar-Zarautz KE (12:15) artekoak.