Ezkerretik hasita, Pablo Garcia (PSE-EE), Gloria Vazquez (PSE-EE), Xabier Txurruka (EAJ), Jesus Arana (EAJ) eta Iratxe Zorrozua (EAJ) Zarauzko Udal Gobernuko ordezkariak, planaren aurkezpenean. (Amaia Ventas Aldabaldetreku)
Zarauzko Udal Gobernuaren "etorkizuneko lan tresna" da 2015-2019 Agintaldirako Plana. Datozen urteetako erronkei erantzuteko sortu dute dokumentua, eta bertan jaso dituzte agintaldirako helburu estrategiko nagusiak lortzeko jarduera garrantzitsuenak. Xabier Txurruka alkatearen arabera, udal langile eta teknikarien laguntzarekin, agintaldi honetako ekintza politikoa "behar bezala" planifikatu dute horren bidez. "Plan honek udal antolaketa eta kudeaketa eraldatu nahi ditu", adierazi zuen alkateak aurkezpenean: "Zarauztarrei eskaintzen zaizkien zerbitzuen kalitatea etengabe hobetzea da helburua, proiektu zehatzei dagozkien ildo nagusiak zehaztuta".
Hala, hiru arlo nagusitan banatu dute lau urtetako gobernu ekintza:
Herritarrak, Lurraldea eta
Antolakuntza.
Herritarrak atalean, zarauztarren ongizatea bermatzeko jarraibideak zehaztu dituzte. Gobernuko ekintza guztiak herritarrei zuzenduta daudela jakinarazi zuen Gloria Vazquez Udal Gobernuko kideak. "Horrela izan behar du derrigorrez, udal baten betebeharra herritarrei zerbitzua eskaintzea baita".
Irakurri albistea osorik,
Zarauzko Hitzaren webgunean.