Katallin Miner, Maite Egiguren Golmaio eta Edurne Epelde Pagola, goian; idazlearen aita Joxemari Eizagirre, behean. (Hitzen Uberan)
"Intimitatea, desira, erotismoa, borroka, errepresioa, feminismoa eta identitatea" dira Ekhine Eizagirreren (Zarautz, 1984) poema liburuko gai nagusiak. Halaxe adierazi du Susa argitaletxeko editore Gorka Arresek gaur goizean Donostiako liburutegiko sotoan egindako aurkezpen ekitaldian. "Bizi baldintza oso berezietan idatzitako liburua da, eta uste dut gure literaturaren historian toki berezi samar bat izan dezakeela, bere espresioaren gardentasuna eta indarrarengatik ez ezik, bertan kontatzen diren bizi baldintzen zertzeladak literaturan oso gutxitan ezagutu ditugulako", gaineratu du Arresek.
Eizagirre Fresnes espetxean dago preso (Frantzia), eta aurkezpena bera gabe egin behar izan dute. Hala ere, bere hitzak ekarri dituzte, ekitaldirako propio idatzitako testua irakurriz. Eizagirreren lagun eta edizio lanetan lagundu duen Maite Egiguren Golmaio arduratu da irakurketaz. "Liburua azken hamar urteetako ibilbidearen uzta da, eta izenburuak aditzera ematen duenez, alderantzizko bide-zidorretan galdu edo bilatu izanaren emaitza ere bai", azaldu du Eizagirre zarauztarrak.
Albistea osorik,
Zarauzko Hitzaren webgunean.