Boluntarioak behar ditu Pagoetak, Zarauzko Iraupeneko V. Ibilaldia antolatzen laguntzeko

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2016ko apirilaren 4a

Bihar irekiko dute ibilaldian izena emateko aukera; maiatzaren 12a bitartean eman ahal izango da.

Maiatzaren 15ean egingo dute Zarauzko Iraupeneko V. Ibilaldia, Pagoeta Mendizale Elkarteak antolatuta. Guztia behar bezala atontzeko eta aurrera eramateko "boluntario askoren beharra" duela adierazi du elkarteak; ekitaldiaren bezperan eta batez ere egunean bertan, 06:00etatik 19:00-20:00ak bitartean, ordutegi desberdinetan eta lan desberdinak egiteko. Albistea osorik Zarauzko Hitzaren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide