Surfaren hiriburua bihurtu da Zarautz

Zarauzko Hitza 2016ko apirilaren 2a

Ehundaka lagun bildu dira hondartza inguruan, Pro Zarautz surf txapelketa jarraitzeko. Bihar bukatuko da egitaraua, 18:00etan, sari-banaketarekin.

Larunbat eguerdiko argazki bilduma ikusgai, hemen.
Udako egun baten tankerakoa ari da izaten asteburua Zarautzen. Eguraldia lagun, ehundaka pertsona ari dira Pro Zarautz surf txapelketaz eta haren bueltan prestatutako egitarauaz gozatzen. Bihar arratsaldea bitartean jarraituko dute lehiaketek, eta 18:00etan izango da sari-banaketa. Bien bitartean, Euskal Herriko nahiz nazioarteko surflariak saiatuko dira apirileko olatu onenak hartzen. Ikusi gaur eguerdi inguruko argazki bilduma. Asteburuko egitaraua, berriz, hemen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide