Mark Laneganek kontzertua emango du Zarautzen maiatzaren 26an

Zarauzko Hitza 2016ko martxoaren 26a

Modelo aretoan joko du konpositore eta musikari estatu batuarrak. Apirilaren 25ean jarriko dituzte sarrerak salgai, Internet bidez, zazpi euroren truke.

mark-lanegan Mark Lanegan konpositore eta musikariak kontzertua emango Modelo aretoan, maiatzaren 26an. Rockumentalak! zikloaren baitan dator Zarautzera estatu batuarra. Artista entzutetsua da Lanegan, ibilbide oparokoa. Blues, Rock eta Grunge estiloak landu ditu, bereziki, eta taldean zein bakarlari gisa egin du lana. Screaming Trees rock taldearekin izan duen jarduna da nabarmenena. Dena den, bakarlari moduan ere bederatzi disko ditu musikariak.

Sarrerak salgai apirilean

Apirilaren 25ean jarriko dituzte salgai sarrerak, zazpi euroren truke. Bibe.me webgunean jarriko dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide