Gimnasia egiteko baliabideak jarri ditu Zarauzko Udalak Arrosategi parkean. Udalak azaldu duenez, "aukera aparta" eskaintzen dute makinek adineko pertsonek kanpoan gimnasia egin dezaten. Mugibil egitasmoan parte hartzen dutenek ere erabiliko dituzte makina horiek, erakundearen arabera. Miren Letamendia Adineko Pertsonen saileko zinegotziak herritarrak animatu ditu tresna horiek probatzera: "Adinekoen zahartzaro aktiboa eta osasuntsua bultzatu nahi dugu, eta horretarako baliabideak jartzen jarraituko dugu".