Gaur irekiko dute Zarauzko garagardo azoka, astelehena bitartean

Urola Kostako Hitza 2016ko martxoaren 23a

19:00etan irekiko dute Munoako karpa, eta 20:00etan izango da hasiera ekitaldia, Basque Lifeguards sorosle taldeari egingo dioten omenaldiarekin. Autobus zerbitzu bereziak jarri dituzte eskualde osotik.

Aste Santuetako garagardo azokaren une iritsi da, eta gaur, asteazkena, 19:00etan irekiko dute Munoako karpa, Zarautz errugbi taldeak antolatuta. Gaurtik hasi, eta igandea bitartean, kontzertuak, ekitaldiak, tailerrak eta abar izango dira azokan. Dena den, urtero legez, garagardoa izango da protagonista sei egunez. Basque Lifeguards sorosle taldea omenduko dute hasiera ekitaldian, 20:00etatik aurrera; eta, ondoren, Howdy taldearen kontzertua izango da. Egitarau oparoa prestatu dute egun hauetarako. Irakurri albistea osorik, zarauzkohitza.eus webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide