Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zarauzko Udalak diru-laguntza deialdia egin du enpresek euskaraz egin ditzaten errotuloak, irudi korporatiboak eta webguneak. Errotuloak eta irudi korporatiboak egiteko, 2.250na euro jarri ditu erakundeak; webguneetarako, berriz, 1.500 euro. Apirilaren 27a bitartean egin daitezke eskaerak, udaletxean. Udaleko webgunean daude eskaera orria eta beharrezko informazioa. Zalantzaren bat izanez gero, euskaraz@zarautz.eus helbidera idatz daiteke.
Baldintza batzuk jarri dituzte diru-laguntzak eskuratzeko. Errotuloen eta irudi korporatiboen kasuan, testuak euskara hutsean egon beharko du, eta izen berezia baino azalpen gehiago izan beharko ditu. Webguneari dagokionez, euskaraz gain, beste hizkuntza batzuetan ere jar daiteke edukia. Ataria elikatu behar da, eta hizkuntzaren idazkera eta zuzentasuna errespetatu behar dira. Bisita kopurua ere izango dute kontuan. Hiru laguntzetan, behin bakarrik emango du udalak halako laguntza bat, hau da, ezingo da eskatu urtero.