(Ibon Errazu)
Aizarnazabalgo pilotalekuan jardun zuten harri-jasotzen atzo, igandea, Jokin Eizmendi zarauztarrak, Idoia Etxeberria oriotarrak eta Imanol Illarramendi
Kortaberri aiarrak. Hirurek egin zuten lan ona; izan ere, beraien markak jarri edo ondu zituzten. Honako lanak egin zituzten, hiru minutuan:
- Jokin Eizmendi: Xiete harria jaso zuen behin. Bazirudien bigarren aldiz altxatuko zuela, baina jasoaldi bakarrarekin gelditu zen.
- Idoia Etxeberria: Beso bakarrarekin, hiru aldiz jaso zuen 100 kiloko harri errektangularra. Hori lortzen duen lehen emakumea da oriotarra.
- Imanol Illarramendi Kortaberri: Hiru aldiz jaso du 200 kiloko harri errektangularra.
Bi Harri txapelketa, datorren larunbatean
Bi Harri txapelketa jokatuko dute datorren larunbatean, hilak 26, Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian, 17:00etatik aurrera. Itsasotik jasotako bi harri baldar altxatzen saiatuko dira hamazazpi harri-jasotzaile. Horietatik, hamabi dira eskualdekoak: Aia eta Zarautz artean bizi diren lau
izetatarrak, Agustin Iruretagoiena
Izeta I.a, Joxe Ramon Iruretagoiena
Izeta II.a, Jexus Mari Iruretagoiena
Izeta III.a eta Hodei Iruretagoiena
Izeta IV.a; Mikel Lopetegi
Urra, Iñigo Eizagirre
Eiza eta Jokin Eizmendi zarauztarrak; Xabier Peñagarikano
Erreuzta aizarnazabaldarra; Iagoba Otaegi aizarnarra eta Joseba Ostolaza zestoarra; Aimar Galarraga oriotarra eta Imanol Illarramendi
Kortaberri aiarra.
Jai Txiki harri koadroa eta Mollarri harri oboidea jaso beharko dituzte, 117 eta 121 kilokoak.