Torreio ingurua txukuntzen ari dira zarauztarrak

Zarauzko Hitza 2016ko martxoaren 19a

09:00etatik hasita, Torreio ingurua txukuntzen ari dira zarauztarrak. Besteak beste, belarra mozten, ubidea garbitzen eta landareak landatzen ari dira, auzolanean. Hamaiketakoa ere egin dute Torreoian atseden hartzeko, trikitilariek girotuta. Ondoren, 14:30etik aurrera, babarrun jana egingo dute Vista Alegreko futbol zelaian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide