Atzo ireki zuten Munoako karpa eta
asteburu osoan zehar elkartasun ekitaldiak izango dira bertan. Hotz Zarautz plataformak antolatu du, errefuxiatuei laguntzeko dirua biltzeko asmoz.
Gaur eta bihar ere musika kontzertuak, bertsoak eta tailerrak izango dira, besteak beste. Horrekin batera, Basque Lifeguards taldeak Lesbosen ateratako argazkiak ere erakutsiko dituzte. Putzuzuloko jantoki beganoak 50 pertsonentzat afaria eskainiko du gaur eta Eutxourrei konpartsak bazkaria igandean. Egunero, taberna ere izango da Munoako karpan. Bestalde, elastikoak, motxilak, metxeroak eta poltsak ere salduko dituzte, dirua biltzeko.
Sarrerak hiru egunetarako hiru euro balioko du helduentzat eta 1, 5 euro haurrentzat.