Zarauzko Udal Gobernuak 2015-2019 Agintaldirako Plana aurkeztu du

Urola Kostako Hitza 2016ko martxoaren 18a

Ezkerretik, Pablo Garcia, Gloria Vazquez, Xabier Txurruka, Jesus Arana eta Iratxe Zorrozua. (A. Ventas Aldabaldetreku) Bertan jaso dituzte agintaldirako helburu estrategiko nagusiak lortzeko jarduera garrantzitsuenak. 131 ekintza zehaztu dituzte eta  14.352.000 euroko inbertsioa aurreikusi. Zarauzko Udal Gobernuaren "etorkizuneko lan tresna" aurkeztu dute gaur eguerdian: 2015-2019 Agintaldirako Plana. Datozen urteetako erronkei erantzuteko sortu dute, eta bertan jaso dituzte helburu estrategiko nagusiak lortzeko jarduera garrantzitsuenak. Xabier Txurruka Zarauzko alkatearen arabera, udal langile eta teknikarien laguntzarekin, agintaldi honetako ekintza politikoa "behar bezala" planifikatu dute horren bidez. Horregatik, gaurkoa "egun pozgarria" dela adierazi du alkateak; izan ere, bederatzi hilabete pasatu dira Udal Gobernu berria lanean hasi zenetik eta gaur "erditu" dute hilabeteotan landu duten plana. Txurruka berak eta Jesus Arana zein Gloria Vazquez zinegotziek eman dute planaren xehetasunen berri. Hiru arlo nagusitan banatu dute gobernu ekintza: Herritarrak, Lurraldea eta Udalaren antolakuntza. "Plan honek udal antolaketa eta kudeaketa eraldatu nahi ditu", dio alkateak: "Zarauztarrei eskaintzen zaizkien zerbitzuen kalitatea etengabe hobetzea da helburua, proiektu zehatzea jardun ildo nagusiak zehaztuta". Guztira, 131 ekintza zehatz jaso dituzte, hiru ildo nagusi horietan banatuta. 14.352.000 euroko inbertsioak egingo dituztela aurreikusi du Txurrukak agintaldi honetan eta datak ere zehaztu dituzte kronografia baten bitartez. Informazio gehiago: zarauzkohitza.eus webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide