Larunbatean jokatu zuten Zarautzen Halterofiliako Gipuzkoako senior txapelketa, ZKEko Halterofilia sailak antolatuta. 20 urtetik gorako Gipuzkoako pultsolari onenak jardun zuten lehian Aritzbatalde kiroldegiko halterofilia aretoan. Irun, Zizurkil eta Zarauzko 18 kirolari lehiatu ziren guztira. Etxeko 5 mutil eta neska bat, zehazki.
Zarauztarrek urrezko bi domina, zilarrezko hiru eta brontzekozko bat eskuratu zituzten. Stepan Tsirkin ZKEko pultsolariak, gainera, txapelketako markarik onena egin zuten.