Uretako Joko Atlantikoen inaugurazio ekitaldia irudietan

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2015eko uztailaren 14a

Atzo arratsaldean Uretako Joko Atlantikoak inauguratu zituzten Orion. 550 kirolari gazte bildu ditu txapelketak eta Mendibeltz Futbol Zelaitik Kirol Portura bitartean desfilea egin zuten selekzioka banatuta.  Ondoren, kirol portuan inaugurazio ekitaldia egin zuten eta herritar asko bildu zen saioa ikustera; bertan parte hartu zuten txapelketa babesten duten erakundeetako ordezkariek eta kirolariek. Sorpresarik ere izan zen ekitaldian, Atlantic Games Txapelketako bandera airez ekarri baitzuten parapentean txalaparta hotsez lagunduta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide