Partaidetza handia izango du nesken Azpeitia Cup txapelketak

Nerea Uranga 2015eko apirilaren 9a

Azpeitia Cupek antolatuta apirilaren 10ean eta 11n jokatu da kimu nesken Azpeitia Cup futbol txapelketa Azpeitian. Berez, joan den hilaren bukaera arte zuten izena emateko aukera zabalik, baina martxoaren 27rako itxi egin zuten ordurako 18 taldek izena emanda zutelako. Beraz, txapelketa hiru multzotan banatuta 18 futbol taldek jokatuko dute. Finalaurrekoak jokatu aurretik ligaxka bat jokatuko dute taldeek. Parte hartuko duten taldeak dira: Amaikak Bat, Anaitasuna, Aurrera Vitoria, Baskonia, Bizkerre A, Bizkerre B, Eibar, Elorrio, Ilintxa, Intxaurdi, Lagun Onak, Ordizia, Pauldarrak, Tolosa A, Tolosa B, Touring, Zarautz eta Zumaiako.

Ekainean, infantil neskena

Ekainerako, berriz, infantil mailako nesken txapelketa dute antolatuta Azpeitia Cupekoek. Ordurako 30 talde dira izena eman dutenak. Horregatik, kasu honetan ere parte hartzeko izena emateko aukera itxi egin behar izan dute. Kasu honetan parte hartuko duten taldeak dira: Amaikak Bat, Anaitasuna, Athletic, Aurrera Ondarroa, Aurrera Vitoria, Baskonia, Bergara, Berriotxoa, Betiko Neskak, Ezkurdi, Gazte Berriak, Goierri, Intxaurdi, Itugarpe, Lagun Onak, Oiartzun, Ordizia, Pauldarrak A, Pauldarrak B, Rayo Vallecano, Reala, Reocin, Tolosa A, Tolosa B, Touring, Urola, Zarautz A, Zarautz B eta Zumaiako.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide