Brigadista Egunean brigada desberdinen lana ezagutzen ari dira Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2015eko otsailaren 28a

Anna Gabriel Sabaté azalpenak ematen. (Egilea: Aiora Larrañaga) Brigadisten Eguna antolatu dute gaurko Zarautzen Askapenak eta Ernaik elkarlanean. Beharrezkoa delako… elkartasun zubiak indartu! lelo hartu dute oinarri eta egun osoan zehar brigada talde desberdinen esperientziez eta jardunaz ariko dira Putzuzulo gaztetxean. 11:30ak inguruan abiatu dute ekimena eta goiz partean alde batetik Dorleta Agiriano Laik iazko udan Herrialde Katalanetan brigadista bezala izandako esperientzia azaldu du. Eta bestetik, Anna Gabriel Sabaté Endavant-eko kideak eta CUPeko parlamentarien aholkulariak Herri boterea eraikiz, behetik eta ezkerretik gai hizpide izan du. 14:00ak inguruan bazkaria egingo dute gaztetxean eta arratsalderako bi mahai-inguru antolatu dituzte Internazionalismoa zarauztar brigadisten begietatik izenburupean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide