Podemos-en inguruko hiru hautagaitza aurkeztu dituzte Zarautzen

Onintza Lete Arrieta 2015eko otsailaren 7a

Mahai-inguru bat egin dute Aritzbatalde kiroldegian. Herritar arruntak baino, alderdi berriaren inguruan antolatzen hasiak diren kideak gerturatu dira nagusiki. Hiru hautagaitza edo adar daude EAE mailan, eta barne hauteskundeak egingo dituzte laster. Horregatik, bakoitzetik hainbat ordezkarik hartu dute parte Zarauzko aurkezpenean. Euskal Hiria, Orain Ahal Dugu eta Si se Puede Euskadi Baita Ere taldeak aurkeztu dituzte.  Independente bat ere aurkeztu da, eta bertan izan da bere iritzia emateko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide