Larunbatean eta igandean ere sansebastianak Zarauzko Urtetan

Urola Kostako Hitza 2015eko urtarrilaren 23a

Zarauzko Urtetan asteburuan ere ospatuko ditute sansebastianak. Larunbatean Urtetako XV. Mus Txapelketa azkarra jokatuko dute 16:00etatik aurrera. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu. Igandean, berriz, meza (10:00) eta hamaiketakoaren (11:00) ondoren, idi proba izango da, Izeta eta Olidenen bina idiren artean. Bukatzeko, auzoko neska mutil ardoko kideek omenaldia egingo diete edadetuei, bazkaria eskainiz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide