[caption id="attachment_123630" align="aligncenter" width="300"]

2013ko neguan itsasaldiak gogor kolpatu zuen Zarauzko kostaldea. (Egilea: Aritz Mutiozabal)[/caption]
Segurtasun sailak alerta laranja aktibatu du gaur goizaldean olatu handiengatik. Gaur bost metro inguruko olatuak altxako direla aurreikusi du, eta kosta inguruan "zuhurtziaz" jokatzeko eskatu die herritarrei. Zarauzko Udalak ere protokolo berezia aktibatu du. Gaur mendebal- ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, eta horrek itsasaldia eragingo du. Hurrengo itsasgora 17:30an izango da. Bihar 09:00ak arte mantenduko dute alerta laranga itsasaldiagatik.