Galarragak eta Eizmendik Euskadiko Harri Handien Txapelketan parte hartuko dute larunbatean

Urola Kostako Hitza 2014ko abenduaren 19a

Aimar Galarraga Orioko plazan harria jasotzen. Larunbatean 18:00etan Asteasuko pilotalekuan 2014ko Euskadiko Harri Handien eta Aizkolari Gazteen Txapelketa jokatuko dute eta tartean izango dira Aimar Galarraga oriotarra eta Jokin Eizmendi zarauztarra. Bi harrijasotzaileek Ibon Ugartemendiarekin batera 175-200 kiloko laukizuzena,  175-200 kiloko harri zilindrikoa, 150 kiloko kubikoa eta 125 kiloko bola jaso beharko dituzte. Harri bakoitzarekin hiru minutuko saioa egingo dute. Aizkora txapelketan bestalde hiru aizkolarik parte hartuko dute eta 45 ontzako lau enbor eta bi kanaerdiko lana egin beharko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide