Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo abiatu zuten Zarauzko herrigunean Abenduko Azoka Berezia eta bihar arte herriko merkatariak izango dira protagonista bertan. Herritarrek askotariko produktuak aurkituko dituzte bertan: arropa, landareak, jakiak, artisau produktuak eta jostailuak, besteak beste. Horrez gain, beste hainbat ekintza ere izango da asteburu luzean, gune gastronomikoak eta haurrentzat tailerrak esaterako.