Gaur goizean jokatu da Zarauzko kaletan zehar bikote mistoen krosa eta denera 717 bikotek parte hartu dute lasterketan. Hasieran euria hasi badu ere, gogor eutsi diote parte-hartzaileek eta giro ederra izan da. Sailkapen nagusian Lurdes Oiarzabal eta Raul Artola lezotarrentzat izan da bigarren postua eta Zizurkilgo Lurdes Colomo eta Jose Luis Arrate iritsi dira hirugarren tokian. Zarauztarrei dagokionean Aitor Manterola eta Irati Etxabururena izan da helmugara iritsi den herriko lehen bikotea.
SAILKAPEN OROKORRA
1.- Unai Azpiaru eta Izaro Rubio 28:11
2.- Lurdes Oiarzabal eta Raul Artola 28:19
3.- Lurdes Colomo eta Jose Luis Arrate 29:02
ZARAUZTARREN SAILKAPENA
1.- Aitor Manterola eta Irati Etxaburu 29:59
2.- Ekaitz Esteban eta Lide Azkie 30:59
3.- Guillermo Vahl eta Itziar Freire 31:24
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide