Kortazarren etxebizitza sozialak eraikitzeko hitzarmena anulatu du Espainiako Auzitegi Gorenak

Zarauzko Hitza 2014ko azaroaren 7a

Zarauzko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak 2008an hitzartu zuten akordioa Kortazar eremuan alokairu sozialeko 150 etxebizitza egiteko. Udalak lurrak Jaurlaritzari utzi zizkion, hark eraikitzeko. Urriaren 14an hartu du erabakia Espainiako Auzitegi Gorenak, eta hala, arrazoia eman dio Eizelaiko bizilagunen komunitateari. Helegitea jarrita zuen honek. Elizelai etxepeko bizilagunek akordioaren kontra errekurtsoak jarri zituzten 2009an Euskal Herriko Auzitegi Nagusian, argudiatuz udalari lursaila utzi ziotela bertan ekipamendu publiko bat eraikitzeko, eta ez etxeak egiteko. Kortazarreko akordioaz jarritako bi helegite horiek atzera bota zituen 2012an Auzitegi Nagusiak. Hau zen hirugarren eta azken helegitea, baina oraingoan Espainiako Auzitegi Gorenera jo zuten bizilagunek.    

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide