[caption id="attachment_113254" align="aligncenter" width="300"]

Merkatu Plazan ikusgai egongo diren horma irudietako bat da (Irudia: Arkamurka)[/caption]
Urtero bezala, Arkamurka taldeak hitzaldiak eta perretxiko erakusketak eskainiko ditu udazkenaren hasierarekin batera. Hitzaldiak astelehenean hasiko dira, eta erakusketak, berriz, bi eratakoak izango dira: bat egun bakarrekoa, eta bestea aste eta erdi iraungo duena.
Egun bakarreko erakusketari dagokionez, berrikuntzekin datoz. Gogorarazi dutenez, 35 urtez egin dute erakusketa, eta horregatik, aurtengoa desberdina izatea erabaki dute. Perretxiko-bilduma izan ordez, perretxikoak beren habitat edo bizilekuen arabera antolatu eta sailkatuko dituzte, eta perretxiko mota asko erakusteari baino indar handiagoa emango diote landare eta onddoen arteko lotura erakusteari. Arkamurkak perretxikoen aniztasuna erakusteaz gain, onddoek naturan betetzen dituzten funtzioak erakutsi nahi ditu. "Perretxikoak bildu eta jateko gutiziatik onddoen mundua hobeto ezagutzeko irrikara pasatzea da gure helburua", gaineratu dute.
Aste eta erdi iraungo duen erakusketari dagokionez, 33 horma irudi jarriko dituzte Merkatu Plazako hormetan. Onddoen mundua erakusten saiatuko dira erakusketarekin. "Zer den perretxikoa, nolako erlazioak dituzten gainerako bizidunekin, nola moldatzen diren bizi eta ugaltzeko, zein habitatetan bizi diren, zein diren habitat bakoitzeko perretxiko ohikoenak…".
Natur Asteko egitaraua (20:15ean hasiko dira saio gauztiak)
- Urriaren 20an, astelehena. Erakusketaren bisita gidatua.
- Urriaren 21ean, asteartea. Hitzaldia: Onddorik gabeko mundua imajinatzen. Hizlaria: Esti Sarrionaindia (EHUko Mikologiako irakasle eta ikertzailea).
- Urriaren 22an, asteazkena. Hitzaldia: Aranzadi Elkarteko Mikologia Saileko lanen azalpena: helburuak eta egoera. Hizlaria: Josefo Teres (Aranzadi eta Arkamurka Elkarteetako kidea).
- Urriaren 23an, osteguna. Hitzaldia: Onddoen kontserbazioa: etorkizun hurbileko erronka. Hizlaria: Isabel Salcedo (EHUko Mikologiako irakasle eta ikertzailea).
- Urriaren 25ean, larunbata. Perretxiko-sailkatzea.
- Urriaren 26an, igandea. Perretxiko-erakusketa. Kontsultarako txokoa. Txoko didaktikoa
- Urriaren 20tik urriaren 31ra Onddoen mundua erakusketa Merkatu Plazako goiko solairuan.