Irailaren 27a, Gudari Eguna. Eguzkipean gogoratu dute aurten Jon Paredes 'Txiki' haren senide eta lagunek eta hainbat herritar eta agintarik Zarauzko hilerrian. Izan ere, gaur 39 urte fusilatu zuten Francoren aginduz.
Momentu hunkigarriak egon dira, Txiki-ri eskainitako abestiaren unean bereziki. Ahaztuak elkarteko Marcelo Alvarezek hitz egin du aurreko urteetan bezala, eta bertan izan dira, besteak beste, Martin Garitano diputatu nagusia, Aintzane Ezenarro Eusko Jaurlaritzako Bake eta Elkarbizitza idazkaria eta Gari Berasaluze Zarauzko Kultura zinegotzia.
Azpeitian, berriz,
bi ekitaldirekin gogoratuko dute Angel Otaegi. Gaur arratsalderako eta biharko antolatu dituzte ekimenak.