Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iritsi da Euskal Jai Eguna. Zarauztarrek festarako aprobetxatuko dute gaurko eguna, baita bertaratzen diren ehunka eta ehunka bisitarik ere.
Egitarau zabala prestatu dute aurten ere udalak eta herriko hainbat eragilek. Hemen, orduz ordu, gaur egingo dituzten ekitaldiak:
Euskal Jai Eguna- 07:00. Goiz eresia..
- 08:00. Goiztiarrak taldearen irteera.
- 08:30. Kalez kale txistulariak, trikitilariak, dultzaineroak, eta Iturengo tunturroak.
- 10:30. Frantziskotarren elizan, Schola Cantorumek Herri Mezan abestuko du.
- Ondoren. Frontoi txikian, Goiztiarrak taldearen eskutik pilota partidak, herri kirolak eta bertsolariak.
- 11:45. Alproja taldearen irteera.
- 12:00., Munoan, Alprojaren Zenbat gerra, lau, bat… antzezlana.
- Aldi berean. Musika Plazan, erromeria trikitilariekin, txistulariekin eta dultzaineroekin.
- Aldi berean. Lege Zaharren enparantzan, erromeria trikitilariekin.
- 13:00.Txosnen irekiera.
- 14:00.Musika Plazan, Lizarrako Larrain dantza herrikoia dultzaineroekin.
- 17:30. Musika Plazatik Iñurritzara kalejira, karroza, trikitilari, dultzainero eta txistulariekin.
- Ondoren. Iñurritza zelaian, erromeria.
- 18:00. Erromeria txosna gunean Ezten Giro taldearen eskutik, Gurekin Jaik antolatuta.
- 19:15. Iñurritzan, Lizarrako Larrain dantza herrikoia dultzaineroekin.
- 20:30. Kalejira Iñurritzatik Musika Plazara.
- 23:00. Musika Plazan, erromeria trikitilariekin.
- 23:00. Txosna gunean, Marianitoz blai taldearen eskutik.
- Ondoren. Txosna gunean, erromeria Salda Badago taldearen eskutik, Gurekin Jaik antolatuta.