[Sasoian.info] Getaria-Donostia itsas kayak zeharkaldia jokatuko dute igandea, Donostiako
Fortuna elkarteak antolatuta.
Modalitate horretako estatuko zeharkaldien artean zaharrena da; lehen ekitaldia 1978an egin zuten. Itsaso irekian jokatzen denez, proba zorrotza da; izan ere, 9 itsas-milia ditu (16 kilometro gutxi gorabehera), itsasoaren egoerak baldintzatua.
Getariatik Donostiako bidea beste ikuspegi batetik ezagutzeko aukera ematen dio parte-hartzaileari, besteak beste, Zarautz, Orio eta Igeldoko kostaldea. Irteera 10:00etan egingo dute Getariatik.