Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
«Astakeria» iritzi dio epaiari Zarauzko EAJko bozeramaleak, eta azpimarratu du beste garai batzuetan daudela «Euskadi eta euskaldunak». Demokrazia batean halakorik ezin dela gertatu nabarmendu du, eta eskaera egin dio Espainiako Gobernuari: «Estatuari eskatzen diogu egokitu dadila egoera berrira. Bakearekin eta normalizazioarekin amets egiten dugu euskaldunok, eta epai honek iraindu egiten gaitu, eta kalte handia eragiten dio normalizazioari».