Itsas salbamentuko eta Gurutze Gorriko itsasontziak Zarauzko Dama pareko gunea aztertzen. Amaia Ventas
Arratsaldean, 16:30a aldean jakinarazi dute haren senitartekoek 81 urteko emakume zarauztarra desagertu egin zela. Orduan hasi dira haren bila itsasoz zein lurrez. Besteak beste, Gurutze Gorriko arduradunek, Ertzaintzak eta itsas salbamentukoek aztertu dute Zarauzko Damatik hasi eta Talaimendi bitarteko gunea hiru bat itsasontzirekin eta helikoptero batekin. Horiez gain, surflariek ere jardun dute itsasoa aztertzen. SOS Deiak zerbitzuak jakinarazi du uretan aurkitu dutela adinekoa 20:00ak aldean, Mollarri inguruan. Orioko portura eraman dute ondoren, eta medikuak egiaztatu du eguerdian Zarauzko hondartzan desagertutako emakumea zela.
Eguerdian ikusi du haren alabak azken aldiz emakumea. Hondartzan utzi du, eta itzuli denean falta zen.
Itsas salbamentuko helikopteroa airetik itsasoa aztertzen gaur arratsaldean. Amaia Ventas