Zarauzko Iñurritzan berotu dituzte motorrak sanpelaioetarako

Onintza Lete Arrieta 2014ko ekainaren 22a

Larunbatean egun osoko jaia egin dute: bertako produktuen azokarekin hasi, marrazki lehiaketarekin jarraitu, txakolin dastaketa, Jalgi dantza taldearen emanaldia, triki-poteoa, jokoak, herri afaria... Jai batzordeko kideak goiz partean martxan ziren jada. Eguraldi ona lagun, patata mordoa terraza bateko mahai gainera atera, eta patata zuritzen lan ederra egin dute, gaueko afarirako patatak errioxar erara eskaintzeko. Umore onean, hori bai. Bertako barazki eta produktuen azokan, Zarauzko postu bat (O.L.A./Hitza) Festa giroa herritarren aurpegietan ere (O.L.A./Hitza) Aiako gazta erosteko eta pintxo gozoa hartzeko aukera ere egon da (O.L.A./Hitza) Jaietako programa atentzioarekin irakurtzen (O.L.A./Hitza) Jai batzordekoak, goizetik lanean (O.L.A./Hitza) (O.L.A./Hitza)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide