Ostiralean hasi zituzten festak Zelai Ondon (parrillada, harri-jasotzaileen eta halterofiliakoen erakustaldia, Egan taldearen kontzertua) eta hainbat egunez jarraituko dute
egitarauaz gozatzen.
Larunbat goiz partean, esaterako, marrazki lehiaketa egin dute auzoko txiki eta gaztetxoenek. Helduagoek tortilla txapelketan hartu dute parte, eta sariak banatu dizkiete gero bi lehiaketetako irabazleei.
San Joan festak antolatuta,
duela urte batzuetako tradizioari heldu diote berriz auzokoek.
Hau da larunbateko egitaraua:
- 09:00. Txistulariak.
- 10:00-11:30. Marrazki eta tortilla txapelketak.
- 11:30 – 14:00. Puzgarriak pistan. Eguraldi txarra eginez gero, kiroldegian.
- 12:00. Tortilla txapelketako tortillen aurkezpena.
- 13:00. Tortilla eta Marrazki lehiaketetako sari banaketak.
- 15:30. Mus txapelketa auzoko tabernan. Izen ematea 10:00etatik 15:00etara.
- 16:00-18:00. Puzgarriak pistan. Eguraldi txarra eginez gero, kiroldegian.
- 17:00-20:00. Bolotan eta tokara jokatu ahalko da.
- 17:30. Zelai Ondoko Auzo Krosa.
- 18:30. Txokolatada.
- 19:30. Apaxi ipuin kontalaria.
- 20:30. Buruhandiak.
- 22:00. Pariak Bai eta Fan&Go taldeen kontzertuak.