"Bizpahiru urte barru konturatuko gara benetan lortutakoak duen garrantziaz"

Aritz Mutiozabal 2014ko ekainaren 11

YURI BERCHICHE Aritz Mutiozabal-Sasoian.info. Bigarren mailako hamaikako idea­laren barruan sartu dute Yuri Berchiche (Zarautz, 1990), eta ez da harritzekoa. Denboraldi itzela osatu du Eibar taldean, begi bistako  emaitzarekin. Armaginek liga irabazteaz gain, Lehen mailara igotzeko txartela lortu dute. Nola ari zarete bizitzen une historiko hau? Sinesten hasi al zarete? Bai eta ez. Jokalariok jakin badakigu lortutakoa sekulakoa izan dela eta bizitzen ari garena une historikoa dela, baina bizpahiru urte barru konturatuko gara benetan lortutakoak duen garrantziaz. Oso pozik nago nire taldekideengatik, baita Eibarko herriagatik eta elkartearengatik ere. Lorpen honi esker askoz ezagunagoa bihurtuko da Eibar, eta hori inportantea izango da datorren denboraldiari begira. Jarraitu irakurtzen elkarrizketa Sasoian.info webgunean.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide