Santamarinak, dotore

Onintza Lete Arrieta 2014ko maiatzaren 18a

Ostiraletik ari dira auzoko jaiak ospatzen Zarauzko Santa Marinakoak. Egitarau bete-betea prestatu dute aurten ere, eta eguraldi bikainarekin, ekitaldiz ekitaldi aritu dira egunero. Bihar atseden hartu, eta asteartean eta asteazkenean ere jaiekin jarraituko dute. Irudietan, igande goiz-eguerdi parteko ekitaldiak: haurrentzako marrazki lehiaketa, eta tortilla lehiaketa. 14 tortilla aurkeztu dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide