Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
168 korrikalarik egin dute Zarauzko Azken Portutik hasi eta Pagoetako tontorrera joan-etorria korrika gaur goizean.
Pagoetako XI. Mendi Lasterketan ez da marka berririk egon aurtengoan. Xabat Mantzisidor azpeitiarra nagusitu da gizonezkoetan 01:04:55 denbora eginda, eta emakumezkoetan garaipena Tanit Perez de Lezetarentzat izan da, 01:25:27 denborarekin.
Urtero bezala, banatu dituzte HITZA sariak ere, eskualdeko lehen gizon-emakumeentzat. Lehen gizonezkoa Mantzisidor bera izan da, eta emakumezkoa, berriz, Mertxe Uribetxeberria zestoarra.
http://youtu.be/Ee-T4X8e-co
Sailkapena:Gizonezkoak
1. Xabat Mantzisidor 01:04:55 (Azpeitia)
2. Iker Oliveri 01:07:50
3. Mikel Etxeberria 01:09:02 (Zumaia)
Emakumezkoak
1. Tanit Perez de Lezeta 01:25:27
2. Leticia Perez Vicario 01:27:45
3. Ane Reina 01:30:55
Eskualdeko sailkapena:Gizonezkoak
1. Xabat Mantzisidor (Azpeitia)
2. Mikel Etxeberria (Zumaia)
3. Tomas Agirre (Zarautz)
Emakumezkoak
1. Mertxe Uribetxeberria (Zestoa)
2.Ainara Iribar (Zumaia)
3. Garbiñe Zapirain (Zarautz)