Larunbat honetan, maiatzak 17, halterofilia ekitaldiak egongo dira Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian
ZKE Halterofilia elkarteak antolatuta. Egun guztirako kontzentrazioa antolatu dute 15 eta 17 urtez azpiko neska-mutil atletentzat, Matias Fernandez hautatzaileak zuzenduta. Gainera, Fernandezek hitzaldi bat eskainiko du federazio euskaldunaren entrenatzaileentzat kirol honetako lan moduak eta berritasunak azaltzeko helburuarekin.
Arratsalde partean, Euskadi mailako bigarren jardunaldia ospatuko da. Bertan Nafarroako, Arabako, Bizkaiako eta Gipuzkoako selekzioak egongo dira, eta lau jasotzaile kadetek eta lau promesek hartuko dute parte. Gipuzkoako selekziotik parte hartuko duten jasotzaileak Imanol Zulaika eta Aitor Gabilondo zarauztarrak izango dira kadete mailan eta promesa kategorian aldiz, Ibon Eguzkitza eta Danel Lopez.
Danel Lopez Euskadiko III. Promesen Ligako proba irabazi zuenean 2012. urtean (Egilea: ZKE Halterofilia)