Zarautzen bisita gidatua egiteko aukera egongo da larunbatean

Zarauzko Hitza 2014ko maiatzaren 15a

Zarauzko Turismo Bulegoak antolatu du. 12:00etan hasiko da, bulegotik irtenda (Nafarroa kalea, 3). Bisitan erdigune historikoa eta kultura ondarea ezagutzeko aukera egongo da. Bisitak ordubete iraungo du, eta prezioa 2,50 eurokoa izango da. 14 urtetik beherakoek, berriz, doan egingo dute ibilaldia. Larunbat honetaz gain, ekainaren 21ean, irailaren 20an, urriaren 18an eta azaroaren 15ean ere egongo da Zarauzko bisita gidatua egiteko aukera. Informazioa eta sarrerak eskuratzeko Zarauzko Turismo Bulegoaren telefono zenbakira deitu daiteke (943-830990) edo posta elektronikora idatzi: turismoa@zarautz.org  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide