Hitzaldi bat egingo dute ostiralean Zarautzen Jose Luis Lopez de Lacalleren oroimenez

Zarauzko Hitza 2014ko maiatzaren 7a

Mario Onaindia Fundazioak antolatuta, Jose Luis Lopez de Lacalle kazetariaren omenez hitzaldi bat izango da ostiral honetan, maiatzak  9, arratsaldeko 19:30ean Zarauzko Zazpi aretoan. Lopez de Lacalle ETAk hil zuen, 2000.urtean. Luis Catells, Euskal Herriko Unibertsitateko katedradunak eta Ignacio Latierrok emango dute saioa fundazioaren XIV. urteurrena ospatzeko. Hitzaldia gaztelaniaz izango da  Oroimenak eraikitzen. Euskadiko historiaren biktima berriei buruzko narrazioa izenburupean. Bertan, "Euskadiren iragan berria eta biktimen paper garrantzitsua aztertuko da, konponbidea eta duintasuna sustatzerako orduan".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide