Hondartzako futboleko 70. finalak, giro onean

Onintza Lete Arrieta 2014ko apirilaren 13a

Sasoiko jarraitzen du hondartza futbolak Zarautzen. Aurten 70 urte bete ditu, eta gaur goizean aritu dira finalak jokatzen hondartzan, eguraldi onak eta herritarren animoek lagunduta. Neska-mutil gaztetxoek zein helduek jokatu dituzte partidak. Adin eta era guztietako ikusleak gerturatu dira hondartzara. Antolatzaileen postuaren inguruan ibili da, esaterako, Javier Clemente futbol entrenatzaile bizkaitarra.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide