Jesus Muñecas kapitaina Azpeitian epaitzea proposatu du fiskalak

Zarauzko Hitza 2014ko apirilaren 3a

2013ko irailaren 18an frankismoko lau polizia atxilotzeko agindu zuen Maria Servini Argentinako epaileak, tartean Jesus Muñecas Aguilar. Atxilotzeari uko egin zion Espainiako Auzitegi Nazionalak. Urriaren 28an, berriz, estradizio eskaera egin zuen Servinik. Abenduaren 5ean, Auzitegi Nazionalean deklaratu zuen Muñecasek, Jose Antonio Gonzalez Pacheco Billy el Niño-rekin batera. Baldintzapean aske utzi zituzten biak, baina pasaportea kendu zieten. Gaur Espainiako Auzitegi Nazionalean aztertu dute polizia ohia Argentinara estraditatzeko eskaria. Fiskalak proposatu du Argentinak Azpeitiko epaitegian aurkeztea kereila, salaketa horien gaineko eskuduntza auzi horri dagokiola arguadiatuta. Muñecasen abokatuak, berriz, gertakizunak ez dituela ezagutzen adierazi du, eta tortura salaketetan "kontraesanak" daudela esan du. Horrez gain, torturak, "delitu arrunta" direla esan du, eta "ez gizateriaren kontrakoa". Frankismo garaian, 1968. urtean, Zarautzen atxilotu bat torturatzea egotzi dio Maria Servini Argentinako epaileak. Informazio gehiago berria.info-n.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide