Pagoeta Mendizale Elkarteak Zarauzko Iraupeneko IV. Ibilaldia antolatu du apirilaren 13rako. Aurreko aldietan bezala, iraupen luzeko ibilaldia (45 kilometro) eta ibilaldi txikia (27,3 kilometro) prestatu dituzte, baina aurten, berrikuntza gisa, Ttipi-Ttapa izeneko ibilaldia ere antolatu dute, gaztetxoek beren gurasoekin famili giroan egin dezaten; honako honek 11,5 kilometro izango du. Izena emateko epea gaur zabaldu dute, eta apirilaren 10a bitartean www.zirkuitua.com webgunean eman ahal izango da.
Guztia behar bezala aurrera eramateko, boluntario asko behar ditu Pagoeta Mendizale Elkarteak, bai bezperan bai egunean bertan, ordutegi ezberdinetan eta lan ezberdinak egiteko. Hori horrela, laguntzeko prest daudenei elkartearekin harremanetan jartzeko eskatu diete, pagoetaibilaldia@gmail.com posta elektronikoaren bidez edo 943-13 29 11 telefono zenbakira deituta, astelehenean eta ostegunean, 19:30etik 20:30era.