Beste behin, olatu handiak

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2014ko otsailaren 28a

Itsasgora, haizea eta olatu handiak, dena elkartu da gaur itsasaldean, eta denak eguraldiari adi daude kostaldean. Zarautzen, esaterako, malekoia itxi egin dute. N-634 errepideak erabilgarri jarraitzen du oraingoz.  Olatuak ateratzen ari dira, eta ikusmin handia eragin du. Jende mordoa pilatu da Munoan eta gainontzeko begiratokietan. Baita zenbait komunikabide ere. Oraingoz ez dago kalterik. Alerta laranja iragarri zuten gaurko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide