Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
http://youtu.be/oaaIRFq_VtU
Zarauzko Gure Esku Dago mugimenduak deituta, erabakitzeko eskubidearen aldeko ikurrina erraldoia osatu dute zarauztarrek gaur eguerdian, Munoa plazan. Mila metro koadroko mosaiko hori osatzeko 200 kartoi mehe zuri, 250 berde eta 350 gorri banatuko dizkiete bertaratu direnei. Kartoi zati bakoitza ekimenaren antolakuntza lanei laguntzeko euro baten truke eskuratu ahal izan dituzte ekimena babestu duten parte-hartzaileek. Ekitaldia Ainere Tolosa aktoreak eta Xabier Euzkitze telebistako esatariak aurkeztu dute. Jendea 12:00ak aldera joan da gerturatzen Munoara, baina 12:30ak arte ez dute ikurrinaren mosaikoa osatu. Agerraldi masiboak Euskal Herrian erabakitzeko eskubidearen aldarria herritarrengana gerturatu eta ekimena dinamizatzea du helburua. Horrekin batera, 2014eko ekainaren 8an Durango eta Iruñea batuko dituen giza kate erraldoia egiteko herritarrak animatzea.