Agerraldi masiboa egingo dute larunbatean Zarautzen, urtarrilaren 11ko manifestazioaren harira

Zarauzko Hitza 2014ko urtarrilaren 2a

http://youtu.be/ry9ZSxkcEB0

http://youtu.be/ry9ZSxkcEB0 Urtarrilaren 11n euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko manifestazioa egingo dute Bilbon. Horren harira, larunbatean, hilaren 4an agerraldi jendetsua egingo dute Zarautzen. Horren helburua "bake bidean" preso eta iheslarien eskubideen aldeko aldarria kaleeetan "ozenki" zabaltzea da. "Tanta bat izanik, denon artean itsaso zabala osatze bidean beste urrats bat gehiago. Elkartasun keinu bat gehiago. Bihotz bat gehiago. pertsona bat gehiago". Era berean, herritarrak Bilboko manifestaziora joateko eta preso eta iheslarien eskubideen urraketa bertan behera uzteko eskatuz, herriko pretsona ezagunek argazkia atera zuten pasa den urtarrilaren 28an. 13:00etan elkartuko dira larunbatean herritarrak Lege Zaharren Enparantzan. Bestalde, hilaren 6an, astelehenean auto karabana egingo dute 11:30etik aurrera Astitik abiatuta. Informazio gehiago: www.tantaztanta.info.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide