Orioko Juantxo harategiko txistorra izan da onena Zarautzen santomasetan

Zarauzko Hitza 2013ko abenduaren 23a

Ezkerretik hasita Ainhoa Alberdi, Juantxo harategiko ordezkaria, Maite Bastos eta Beñat Aristi (Argazkia: Urola Kostako AEK) Urola Kostako AEK-k txistorra lehiaketa egin zuen santomasetan Zarauzko Lege Zaharren enparantzan. Hiru aktore-antzerkilari izan zirenUrola Kostako XVII. Txistor Lehiaketako epaimahaikideak: Maite Bastos, Ainhoa Alberdi eta Beñat Aristi, eta parte-hartzaile guztien artean txistorrik onena Orioko Juantxo  harategia izan zen (antolatzaileek zehaztu dutenez, autobus geltokiaren alboan dagoen harategia da). Lehiaketaz gain, bi otar  zozkatu zituzten, eta honakoak dira zenbaki irabazleak: 1219 eta 1107. Saridunak AEK-rekin harremanetan jarri beharko du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide