Ostegunean jostailuak bilduko ditu Zarauzko Gurutze Gorriak

Zarauzko Hitza 2013ko abenduaren 18a

Jostailu berriak jasoko dituzte Helburua sentsibilizazioa eta kontzientzia eragitea da, eta erosteko ahalmenik ez duten familiei jostailuak ematea. Aurten, jostailu berriak ekartzeko eskatu dute, «erabilitako jostailuak jasotzeak ezberdintasunak mamitu eta areagotzen dituelako». Herritarrek ostegun honetan, hilaren 26an eta urtarrilaren 2an utzi ahalko dituzte jostailuak Gurutze Gorriako egoitzan, 18:00etatik 20:00etara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide